Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/08
Aldaketak trafikoan eta aparkalekuetan Trintxerpeko jaien ondorioz
Aldaketek uztailaren 9tik 18ra izango dute eragina. 3 aparkaleku alternatibo egokitu ditu Udalak, eta autobusak San Pedroraino iritsiko dira.

Uztailaren 12tik 16ra Karmengo jaiak ospatuko dira Trintxerpen. Jaietan kale nagusia den Euskadi etorbidea oinezkoentzako erreserbatuta egongo denez, ibilgailuen mugikortasuna eta aparkaleku aukerak errazteko zenbait neurri hartuko ditu Pasaiako Udalak.
Euskadi Etorbidea uztailaren 11ko (ostirala), 08:00etatik aurrera moztuko da. Egun horretan bertan ibilgailurik gabe egon beharko du. 17an berriro irekiko da, garbiketa-lanak amaitu ostean.
Jaiek dirauten bitartean, goizeko lehen orduan puntualki zabalduko da trafikoa Euskadi Etorbidean, 10:30ak bitarte, zamalanak egiteko eta autobusak San Pedrora igaro daitezen. Igandean ez da zabalduko.
Aldaketak ibilgailuak San Pedrora sartzeko
Euskadi etorbideko mozketak dirauen bitartean, Trintxerpera eta San Pedrora sartzeko eta bertatik irteteko trafikoa goiko auzoetatik bideratuko da. Zehazki bide hauetatik:
Aingurako biribilgunetik San Pedrora joateko: Azkueneko bidegurutzetik sartu, Jaizkibel-Ulia Etorbidea–Andonaegi-Arrandegi korridoretik jarraitu, Euskadi etorbidea, Esnabide kalea.
San Pedrotik aingurako biribilgunera joateko: Esnabide kalea, Marinelen igoera, Gran Sol, Bordaenea eta Oiartzun (Andonaegi), Azkuene kaleraino.
Aldaketak aparkalekuetan
Uztailaren 9ko 12:00etatik aurrera Cirizako aparkalekua hustu egin beharko da eta bertatik kotxeak atera beharko dira, barrakak muntatzeko. Aparkalekua erabilgarri egongo da berriro uztailaren 18ko 12:00etatik aurrera.
3 aparkaleku alternatibo
- Bertakoek portu eremuan dagoen Rodolforen orube zaharrean aparkatzeko aukera izango dute uztailaren 9tik 18ra bitartean.
- Lonjaren eta Hospitalilloko aparkalekuaren artean dagoen eremuan ere aparkatzeko aukera izango da (asteburuetan zabalik dagoen barreren arteko eremuan), uztailaren 10eko 11:00etatik uztailaren 13ko 20:00etara.
- Karmengo Ama eskolako beheko patioa (futbol zelaia) gaituko du udalak Trintxerpeko bertakoek aparkatzeko:
-Uztailak 9 eta 10: 14:00etatik 08:00etara (soilik arratsaldez eta gauez).
-Uztailak 11-14 (ostiraleko 14:00etatik asteleheneko 08:00ak arte egun osoan)
-Uztailak 15 -16 -17: 14:00etatik 08:00tara (soilik arratsaldez eta gauez).
Autobusak San Pedrora iritsiko dira
Autobusak San Pedroraino iritsiko da aurten, udalaren, Portuaren eta Foru aldundiaren elkarlanari esker. Horretarako eta zerbitzua bermatzearren, autobusek Aduana kaletik Hospitalillora gurutzatzeko aukera izango dute.
E07 eta E08 lineek espedizio guztiak egingo dituzte, ohiko ordutegian. E09 lineak, aldiz, ordubetean behin egingo du espedizioa San Pedroraino. Edozein kasutan, 20 minutuko maiztasunarekin iritsiko dira autobusak San Pedrora eta erabiltzaileek, hiru lineatako edozein hartu eta Bidebietan (San Pedro etorbidea 25) ontzi-aldaketa doan egiteko aukera izango dute.
E7, E8 eta E9 lineen geltokiak (San Juan bezperan egin zen modura), Hospitalilloko kaian izango dira, Euskadi etorbideko 45. zenbakiaren parean. E79 gaueko linea Bidebietan hasi eta bukatuko da (San Pedro etorbidea 25).
DBUSek jakinarazi du aldaketak egongo direla ere 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean uztailaren 11tik 18ra:
- Ondorengo geltokiak bertan behera utziko dira: Euskadi Etorbidea-Azoka, Ricardo Arrillaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2.
- Geltoki berriak: Pasai San Pedro 49 eta Andonegi kaleko biribilgunean.
Aldaketek eragindako eremuetako bizilagunei gomendatzen zaie, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta egokitutako aparkalekuetan aparkatzeko. Era berean, Pasaiara datozen bisitariei eskatzen zaie garraio publikoan etortzeko, mugikortasun arazoak handiagotu ez daitezen.
Amaitzeko, Udaltzaingoaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, hartu diren neurriak ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik, izan ere, neurri horien helburuak dira jai-eremua handitzea eta oinezkoen zein gidarien segurtasuna zaintzea.
Informazio eta larrialdietarako telefonoak:
PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943004300
SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik) 112







