Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/18
Donibaneko jaiak direla eta, aldaketak Bizkaia plazako aparkalekuan
Bizkaia plazan soilik Donibaneko alde zaharrean eta Bizkaia plazan erroldatutako ibilgailuek aparkatu ahal izango dute
Uztailaren 23tik 31ra Donibaneko jaiak ospatuko dira. Hori dela eta, aparkalekuetan aldaketak izango dira barrutian.
Udaltzaingoak jakinarazi du Bizkaia plazan soilik Donibaneko alde zaharrean eta Bizkaia plazan erroldatutako ibilgailuek aparkatu ahal izango dutela.
Hortaz, kale horietan helbideratutako ibilgailuen jabeek baimena eskatu ahal izango dute Bizkaia plazan aparkatzeko, betiere zehazten diren baldintzak betetzen badituzte (alde zaharrean erroldatuta daudenak badute bertakoen txartela).
Baimen hori HAZen bulegoan eskatu ahal izango da uztailaren 21etik aurrera, 08:00etatik 14:00etara.
Baldintzak:
- Kale hauetan erroldatutako ibilgailuek eskatu dezakete baimena:
-Donibane kalea
-Donibane ibilbidea
-Bonantza ibilbidea
-Bizkaia plaza
- Pasaian, adierazitako kaleren batean, helbideratuta dagoen ibilgailu baten titularra izatea.
- Tokiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Ibilgailuaren dokumentazioa eguneratuta egotea (IAT indarrean eta nahitaezko asegurua).
Txartelak edo baimenak argi ikusteko moduan jarri beharko dira aurreko haizetakoaren beheko muturretako batean: txartelak kristalari atxikita jarriko dira, eta baimenak, berriz, aurreko panelean.






