Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/25

Behin betiko argi berdea Aparkalekuaren Ordenantzari

EH Bildu eta Podemosen babesarekin martxaraziko da araudia

Martxoaren 25eko ohiko plenoan behin betiko onarpena eman dio Pasaiako Udalak Aparkalekuaren Ordenantzari. Araudi berria martxan jarriko da Gobernuaren aldeko bozekin, eta oposizioaren kontrako botoekin.

Behin plenoak onarpena emanda, ordenantza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) publikatu behar da testua. Araudia GAOn publikatu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean, fasekako aplikazioarekin.

Araudian zehazturiko sektore bakoitzerako ezarritako aparkaleku-arauak progresiboki jarriko dira martxan. Zehazki, honakoak dira aurreikusitako epeak:

  • Torreatze (S-SP2 sektorea), Azkuene 42 (S-ST2) eta Donibaneko Alde Zaharra (S-D2) sektoreak: ordenantza indarrean sartu eta hilabetera.
  • Antxo (S-SA1 sektorea): ordenantza indarrean sartu eta hiru hilabetera.
  • San Pedro (S-SP1 sektorea), Donibane (S-SD1 sektorea) eta Trintxerpe (S-ST1 sektorea): ordenantza indarrean sartu eta bost hilabetera.

Txartelak eskuratzeko eskaerak ere modu mailakatuan egin beharko dira, sektore bakoitzeko bizilagunentzako zehaztutako epe eta guneeetan. Udalak guzti horren berri emango die eragindako bizilagunei dagokien eskaera-aldia zabalik denean.