Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/17

Anuntziatako ikasleek elkarbizitzarako dekalogo bat sortu dute, Pasai Antxon bizitza atseginagoa izan dadin

Eskubidean planaren baitan, ikasturte honetan haurren eta nerabeen parte-hartze saioetan ikastetxeetako haur eta nerabeek aukera izan dute komunitatean eragina duten edo beraiek kezkatzen dituzten gaiak lantzeko. Hori horrela, Anuntziatako DBH 3ko ikasleek euren nahi eta kezkak elkarri entzun ondoren, elkarbizitzaren gaia aztertu dute, eta era kolektiboan hausnartzeko parada hartu dute. Urrian hasi eta, gutxienez, 9 aldiz elkartu ondoren, ikasleek migrazio eta aniztasun teknikariarekin, berdintasun teknikariarekin eta Eskubidean planeko teknikariarekin elkarlanean, elkarbizitzarako dekalogo bat osatu dute. Nola sentitzen zarete ikastetxean edo barrutian? Zer daukazu zuk hobetzeko? Zer barrutiak? Zer egin dezaket nik? Eta zer errespetatu behar du barrutiak? Galdera horiei tiraka, ideia zaparrada handi bat lortu dute eta, zerrenda luze hori orraztuz, adostasunetara iritsi dira, eta hori guztia hamar puntutara ekarri dute, ideia nagusiak laburbilduta. Ideiak hauek dira: Antxo garbi mantentzea eta birziklatzea, bizikidetzarako eremu seguruak izatea, tratu ona sustatzea, zurrumurruak deuseztatzea, bizilagunekiko begirunea izatea, elkarri laguntzeko sareak sortzea, gazteon ahotsa entzuna izatea, herritarrekiko errespetua adieraztea, eraikin publikoak zaintzea eta desberdintasunak maitatzea, besteak beste.

Barrutia ere aintzat hartzea nahi dute

Anuntziatako ikasleek gaiaz eztabaidatu dute eta barrutian elkarbizitza hobetzeko gako batzuk eman nahi izan dituzte. Euren asmoa da norbere buruarengandik hasi, eskolan ideia horiek barneratu, eta barrutian eragitea. Ikastetxean elkarbizitza hobetu dadin, ikasgela guztietako ikasleen artean zabaldu dute dekalogoa, baita gurasoen artean ere. Baina barrutian edo komunitatean ere presente egon nahi izan dute. Horretarako, Izaro Mariezkurrena Pasaiako artistaren laguntzarekin, dekalogoa infografia bihurtu dute, eta puntu bakoitzari eurentzat adierazgarria den irudi bat egin diote, prozesuarekin amaitzeko. Irudi horiek 10 seinale dira, eta komunitatearentzako “gizarte-arauak” izatea nahi dute.  Arau horiek Zumardian jarri dituzte, Antxoko barrutian hain esanguratsua den eremuan;  Antxotarrak ere sentsibilizatzeko asmoz.

Honako hau da Elkarbitza dekalogoa: