Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/03/05
Antzerkia: M.A. Produkzioak PHANTEON aurkezten du
Martxoaren 8ko 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan
PANTHEON, M.A Produkzioak (euskaraz)
Pantheon-ek emakume baten historia kontatzen du. Haurra zenean aitak abandonatu egin zuen, eta heldutan dei bat jasotzen du, eta jakinarazten diote aita duela gutxi hil dela.
Pantheon-ek kontenplaziorako gonbidapena egiten du, dolu-prozesuaren bidezko sendaketarako gonbidapena.
Prozesu horretan eraldaketa fisikoak, emozionalak eta mentalak gertatzen dira.
Obrak egungo gizartearen alderdi batzuk islatu nahi ditu, ikusleengan galderak sorrarazteko, gizarte-esparru hipermodernista baten bitartez.
Udalak ekoizpen hau babestu du, egoitza artistiko baten bitartez.
Babesletza-mota hau Pasaian arte eszenikoak sustatzeko duela 4 urte abian jarri zen proiektuaren berrikuntzetako bat da.
- Sarrerak: 10€
- Proiektua babestu eta lortu zure sarrera: http://www.teatrodonostia.com/pantheon/