Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/12/12
Antzerki emanaldia Migratzaileen Nazioarteko egunean: Emakumeok mugimenduan (pARTEkatu)
Abenduaren 18an, Trintxerpeko Alkateordetzan
Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta (abenduaren 18a), Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak eta Berdintasun Arloak antzerki emanaldi bat antolatu dute elkarrekin.
- Eguna: Abenduaren 18an.
- Lekua: Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Ordua: 19:00etan.
- Sarrera doan. Aforoa bete arte.
Bidai honetan emakume migratzaile eta ausarten taldea aritu da taula gainean, elkarbizitzarako bidaia hasi duen taldea, eta noski!, antzeko esperientziekin egin dugu topo, aitortzekin, alaitasun eta atsekabeekin.
Taula gainean bategite eta desadostasunak ospatu ahal izan ditugu, gure bizipen propioetatik urrundu eta besteei eskaini, eskuzabal, Partekatu nahi duen ororentzat.
Interesekoak diren gaiak ikuspegi eta modu artistiko batetik lantzen diren espazioa da pARTEkatuz.
Errenteriako bizilagun talde bat izango da protagonista eta arte eszenikoen bidez elkar-esploratze prozesu baten emaitza aurkeztuko dute. Bizipen, desira, beldur eta, horren guztiaren gainetik, gure herrian daramaten bizitzaren gaineko begirada kaleidoskopikoa.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza: Arantza Ezquerra
- Dramagintza: Oscar Picazo / Arantza Ezquerra
- Eszenografia eta argiztapena: Javier Larreina
- Jantziak eta ilustrazioa: Idoia Beratarbide
- Musika: Jurdana Otxoa
- Parte-hartzaileak: Ouissal Belbelrihiti, Domitila Engonga, Sandra González, María Izquierdo, Lili Jiménez, Paki Moreno, Bertika Pino, Ana Rodríguez, Arantxa Samsó, Irene Sotelo.
- Ikuskizunaren fitxa
- Hizkuntza: gaztelera
- Publikoa: helduak
- Iraupena: 60’