Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/01/18

Antzerki eta dantza ikuskizuna: OIHANA, Itzuli Teatroaren eskutik

Urtarrilaren 29an, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

SINOPSIA:

Etorkizun hurbil batean, Oihana Lur amarekin eta Argia amatxirekin bizi da. Mendeetan zehar, familiako emakumeen artean jakintzak eta ohiturak transmititu dira dantzaren bitartez. Baina katea moztu egin da. Oihana ez da gai hizkuntza hori eta horrek dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana ohartu da ametsetan bidaiatu dezakeela. Une horretatik aurrera, ausardiaz eta jakin-minez gainezka abiatuko da bere iragana ezagutzera eta hizkuntza misteriotsu hori menderatzen duten emakume horiek (sorginak) ezagutzera.

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezleak: Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen, Joana Olasagasti
  • Soinu espazioa / musika: Paula Olaz
  • Eszenografia: Francisco Dussourd
  • Koreografia: Eneko Gil
  • Argi sortzailea: Oihan Delavigne
  • Zuzendaritza teknikoa: Mathias Goyeneche
  • Teknikariak: Tom Laré eta Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Francisco Dussourd
  • Ekoizpena: ATX Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli
  • Banaketa: ATX Teatroa

ATX TEATROA

Atx Teatroa Bilbon sortu zen 2010ean. Euskal antzerkia egiten dute, gure hizkuntzan, gure herrian eta gure egungo gizartearentzat. Eguneroko euskal jarduerak soilik dakar euskal kultura; eta euskal kultura soilik da geure buruak begiratzeko ispilu bat.

Kulturaren balorea gainbeheran doan mundu globalizatu honetan kulturaren zentzua, beharrizana eta erabilgarritasuna mahai gainean jarri nahi dute.

Edertasun eta perfektuen mundu honetan, ilunean dagoena kanporatu nahi dute. Mundu distopikoak, arrarotasunak, minak, iluntasunak, zatarrak, zikina… argira atera, ikusleek haiekin batera atx egin dezaten.

INFO +: https://atxteatroa.eus/oihana/