Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/20

Antxoko kintoen festa antolatzeko deialdia

Apirilaren 21ean Kultur Etxean

Herritar talde batek bidalitako deialdia:

65eko kintoen bazkaria antolatzen dugun antxotar talde bat gara eta proposamen bat egin nahi dizuegu: kintoen festa urriaren 22an. 50 urtetik gorako herritar guztiei dago zuzenduta, ez soilik gure kintakoei.

Pasaiako Udalarekin harremanetan jarri gara eta begi onez ikusi dute, baita babesa eskaini ere.

Ospakizuna bi zatitan banatzea pentsatu dugu:

  • 1.- Kinta bakoitzaren bazkari herrikoiak. Adin berekoen talde bakoitzak erabakiko du nola eta non egin: jatetxe edo tabernetan, elkarteetan, lokaletan edo espazio publikoetan. Kasu honetan antolakuntza talde bakoitzaren esku geratuko litzateke.
  • 2.- Dantzaldia. Arratsaldez izango litzateke, eta esparru publiko batean, esaterako frontoi zaharrean (Zumardia obretan egongo da). Musika talde herrikoi baten laguntzaz, kinto guztiek eta gainontzeko herritarrek bat egiteko aukera izatea da ideia.

Herrikideon arteko topaketa eta ospakizun handia izatea espero dugu.

Horregatik, interesa duzuenoi eskertuko genizueke Antxoko Kultur Etxean antolatu dugun bilerara hurbiltzea. Apirilaren 21ean, 19:00etan. Bertan emango dizuegu kintoen festaren inguruko xehetasun gehiago.

Eskerrik asko eta laster arte!

65ekoen kinta.