Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/03/23

Pasai Antxoko Aste Musikala 2023

Martxoaren 25 eta 26an

Pasai Antxoko Musika Asteko kontzertuak eta emanaldiak berriro bueltan daude. Asteburu honetan musikak eta kulturak urteroko hitzordua dute Antxoko barrutiarekin, Musika Astearen edizio berri bat ospatuko baita.

Musika Banda Pasaiak, Pasaiako Udalarekin eta Pasaia Musikal Fundazioarekin elkarlanean, datorren asteburuan Pasai Antxoko Musika Astearen kultur ziklo beteranoaren edizio berri bat egingo dela iragarri du. Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurreko urtean kontzertuak eta musika emanaldiak egin ahal izan ziren berriro, eta aurten, 2023an, normaltasun osoz eskainiko zaizkie herritarrei.

Musika Banda Pasaiaren presidentea den Jose Mª Hernandezek aipatu duenez, “ia 30 urteko ibilbidearen ondoren, aste hau lehen eguneko ilusio berarekin antolatu dugu”. Ildo beretik, Pasaiako Kultura zinegotzia den Andrea Palomaresek “zalantzarik gabe, horrenbeste urte kultura-egutegian musika emanaldi-sorta hau mantentzea albiste ona dela Antxoko barrutiarentzat eta Pasaia osorako. Horregatik, Pasaiako Udalak eta Pasaia Musikal Fundazioak horren alde egin besterik ezin dugula egin” adierazi du. 

Aurtengo edizioa, martxoaren 25ean, larunbata, hasiko da, 20:00etan, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren emanaldiarekin, Aitor Biainen zuzendaritzapean. 1994an sortutako ahots mistoen abesbatza ospetsu honek estilo eta garai guztietako piezak eskainiko ditu: polifonia, folklorea, gospela, espiritualak… baita konpositore garaikideek egindako euskal folkloreko lan batzuk barne.

Martxoaren 26an, igandea, saio bikoitza antolatu da. Eguerdian, 13:00etan, Ilunbe Musika Bandak kontzertua eskainiko du Zumardia frontoian (Gure Zumardia den ohiko eskenatokia, obrengatik itxita baitago). Fran Berrak zuzentzen duen talde honek musika egitarau zabala interpretatuko du. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua estalita den Ibaiondo pilotaleku eramango da. 

Arratsaldean, 19:00etan, eta berriro ere San Fermin elizan, bi talde izango dira aurtengo zikloari amaiera emateko arduradunak: Eibarko Juan Bautista Gisasola musika eskolako haur abesbatza eta Easo Gaztetxo Abesbatza. Juan Bautista Gisasola musika eskolako haur abesbatza 2009an sortu zen, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan, eta ordutik karrera garrantzitsua egin du EITBko “Oh Happy Day” Programatik agertu ondoren. Easo Gaztetxo Abesbatza, berriz, 2004an jaio zen, Easo Abesbatzaren ekosistema musikalaren barruan. 13 eta 19 urte bitarteko neskek osatzen dute, eta ganberako musika, sinfoniko-korala eta operistikoa biltzen dituen errepertorioa lantzen du.

Azkenik, Jose Mª Hernandezek, Andrea Palomares den Kultura zinegotziari, Musika Banda Pasaiaren esker ona berretsi dio, urte hauetan guztietan egin diren kultur jardueretan Pasaiako Udala eta Pasaia Musikal Fundazioa bide lagun eta babeslea izateagatik. Era berean, bere esker ona luzatu nahi izan dio San Fermin Parrokiari eta bere paregabeko laguntzagatik. Azkenik, ez du amaitu nahi izan du antxotar guztiak, eta hedaduraz, pasaitarrak, 2023ko Musika Aste honetako kontzertu eta jarduerez gozatzera gonbidapena luzatu gabe.

Martxoak 25, larunbata 

Ganbara Abesbatza

  • Ordua: 20:00 
  • Tokia: San Fermin Eliza 

Martxoak 26, igandea

Ilunbe Musika Banda 

  • Ordua: 13:00 
  • Tokia: Pasai Antxoko Zumardia frontoian (eguraldi txarra eginez gero, kontzertua estalita den Ibaiondo pilotalekura eramango da).

Eibarko Juan Bautista Gisasola musika eskolako haur abesbatza eta Easo Gaztetxo Abesbatza 

  • Ordua: 19:00 
  • Tokia: San Fermin Eliza 

Laguntzaileak

  • Pasaiako Udala – Kultura Saila 
  • Fundación Pasaia Musikal Fundazioa 
  • Pasai Antxoko San Fermin Parrokia