Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/10/24
Udalak bizilagunei eskatu die aparkatzeko txartelak jasotzera hurbiltzeko
Antxoko eta Donibaneko HAZ bulegoek ordutegi berezia izango dute urriaren 29an
Aparkalekuaren Ordenantzaren inplementazioak aurrera darrai. Lehen eta bigarren faseko txartel gehienak banatuta eta indarrean badaude ere, oraindik badira baimena jasotzeko duten bizilagunak. Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) arduradunek ohartarazi dute urriaren azken astean errefortzua jarriko dutela ahalik eta bizilagun gehienak txartelak jasotzera hurbil daitezen.
Zehazki, urriaren 29an, asteazkena, Antxoko eta Donibaneko HAZ bulegoak zabalik izango dira 08:00etatik 18:00etara. Aste horretako gainontzeko egunetan, eta Trintxerpe-San Pedroko bulegoan, ohiko ordutegian jardungo dute bertako langileek, 08:00etatik 14:00etara.
Txartela jasotzeko SMSa jaso duen norbaitek ezin badu bulegora bertaratu, beste pertsona bati eska diezaioke bere ordez joateko. Kasu horretan, leihatilan bi dokumentu aurkeztu beharko dira: ahalordetza dokumentua behar bezala beteta eta eskatzailearen NAN fotokopia, bi aldeetatik.
Pasaiako Udaltzaingoa dagoeneko hasia da Antxon ordenantza berriaren arabera gaizki aparkatuta dauden ibilgailuei abisu ohar ez-zehatzaileak ezartzen. Lehen egunetan, bizilagunen egokitzapena errazte aldera, ez da salaketarik jarriko.






