Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/05/20
Udalak herritarrei entzuteko prozesu bat abiatuko du, Antxoren etorkizunari buruz
Bilerak irail aldera hasiko direla aurreikusten da

Pasaiako Udalak herritarrei entzuteko prozesu bat hasiko du, Antxoren etorkizuna definitzeko. Ekimena azpiegitura-proiektu garrantzitsuekin lotuta dago, eta horietako batzuk jada hasita daude, hala nola, topoa lurperatzeko obrak. Ondoren, beste batzuk ere aurreikusi dira: Luzuriagako gizarte- eta kultura-zentro berria, eta Euskotreneko zubibidea desegitea, Altza eta Galtzarabordaren arteko bikoizketa abian jarri ondoren.
Pasaiako alkateak Antxoko eragile ekonomiko, sozial eta kulturalei dei egingo die mahai bat osatzeko. Mahai horretan honako alderdi hauek zehaztuko dira: aztertu beharreko gaiak, entzuteko prozesuaren helburua eta herritarren proposamenak txertatzeko erabili beharreko metodologia. Horri dagokionez, Izaskun Gomezek behin baino gehiagotan adierazi du zalantzarik gabe martxan dauden proiektuek eraldaketa handia ekarriko dutela, eta eraldaketa hori mugarria izango dela Pasaiarentzat eta Antxorentzat. “Herritarrei entzun nahi diegu, haien bizi-kalitatea hobetuko duen eta haien beharrei eta kezkei erantzungo dien etorkizuna definitzeko”.
Herritarrei entzuteko prozesu honen oinarri posibleak Luzuriagako bulegoen erabilerak eta edukiak zehazteko laster hasiko den parte-hartze prozesuarekin batera garatuko dira.. Alkatearen iritzian, «Erabat bateragarriak dira ekimenak, izan ere, Luzuriagaren kasuan eraikinaren barruan gertatuko denaz hitz egingo dugu; eta entzuteko prozesuan, berriz, morfologiarekin, urbanizazioarekin eta barrutirako behar diren zerbitzuekin zerikusia duten alderdiak aztertuko dira».
Izaskun Gomezek aditzera eman du jada jarri dela harremanetan Pasai Antxoko pertsona eta entitate esanguratsu batzuekin. Alkateak ziurtatu du Udalaren asmoa dela ahalik eta solaskidetza pluralena izatea, eta bertan merkatariak, ostalariak, kultur elkarteak eta eragileak, enpresa txikiak eta ekintzaileak eta bizilagunak, oro har, ordezkatuta egotea.
Ekimena abian jartzeko epeei dagokienez, Udalaren asmoa da Luzuriagako gizarte- eta kultura-zentro berriaren erabilera eta edukien partaidetza-prozesua has dadin uztea, uda baino lehen, eta, ondoren, entzuteko prozesuari ekiteko urratsak egiten hastea. Beraz, bilerak irail aldera hasiko direla aurreikusten da.