Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/05/16
Pasaian aniztasuna ospatuko dugu: Aniztasunaren hilabetea
Maiatzaren 31tik ekainaren 29ra
Maiatzaren 31n
- ANTZERKIA: ROMAN ETA JULIETA
- BOROBIL konpainiaren eskutik.
- Zer egingo zenuke aita 30 urte gutxiago dituen zaintzailearekin maiteminduko balitz?
- AKTOREAK: Jose Ramon Soroiz, Tanya De La Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria. EGILEA: Iñaki Rekarte. ZUZENDARIA: Anartz Zuazua.
- EGUNA ETA ORDUA: maiatzaren 31n, 19:00etan. (Iraupena: 90´)
- LEKUA: Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Sarrera: 5 euro.
- Hizkuntza: gaztelania.
Ekainaren 5ean
- ZINEFORUMA: Immigrazioa eta generoa. Dokumentala: "Chica seria y responsable".
- Zuzendaria: David Macián. (Iraupena: 15´)
- "Chica seria y responsable" dokumentala etxeko zerbitzuan lanean ari diren sei emakume migratzaileren bizitzetako testigantzetan oinarritutako film laburra da.
- Ikus-entzuleen sariaren irabazlea Zine Dokumentalaren eta Giza eskubideen VII. edizioko Zinemaldian.
- Ondoren, solasaldia protagonistekin.
- EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 5ean, 19:00etan.
- LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan.
- SARRERA: librea, aretoa bete arte.
- HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania.
Ekainaren 6an
- "PAPE NIANG. Hasiera berri bat" izeneko liburuaren aurkezpena.
- Liburua protagonistak eta idazleak aurkeztuko dute, eta haiekin solasean arituko gara.
- EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 6an, 19:00etan.
- TOKIA: Trintxerpeko liburutegian.
Ekainaren 7an
- JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEK ELKAR EZAGUTZEKO GUNEA: "ZURRUMURRUAK ELKARREKIN EZABA DITZAGUN"
- Bideratzailea: SORBURU KOOPERATIBA
- Gure gizartean herritar migratzaileei buruzko zurrumurru nagusiak zeintzuk diren ezagutzeko jardunaldia, eta horiek egiazkoak ote diren jakitea.
- EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 7an, 17:30ean
- LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Haurtzaindegi zerbitzua gutxienez bi egun lehenago eskatu beharko da, 943004320 telefonora (Berdintasun Arloa, edo Migrazio eta Aniztasun Arloa) deituta.
- HIZKUNTZA: gaztelania
Ekainaren 20an
- ZINEFORUMA: Immigrazioa eta giza eskubideak. Dokumentala: "El naufragio, 30 años de memoria sumergida"
- Gibraltarko itsasarteko immigrazioaren historia kontatzen duen dokumentala.
- Ondoren, solasaldia gaian adituak diren Gipuzkoako gizarte-eragileekin.
- EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 20an, 19:00etan.
- LEKUA: Pasai Antxoko Kultur Etxean.
- SARRERA: librea, aretoa bete arte.
- HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania.
Ekainaren 19an
- SILENCIARIO: amaierako funtzioa. Dantza Komunitarioko tailerra.
- Dantza komunitarioa proiektu pedagogiko, artistiko eta soziala da, eta dantza egin nahi duen orok har dezake parte.
- EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 19an, 18:30ean.
- LEKUA: Pasai Antxoko Zumardian.
Ekainaren 22an
- HOLI FESTA, MILA KOLORE, MILA KULTURA!
- Trintxerpeko gazteek "Mila kolore, mila kultura" lelopean Holi jaia antolatu dute. Udalerriko gazteek antolatua eta diseinatua da, eta Pasaiako Eskubidean Planaren barruan kokatzen da.
- EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 22an, arratsaldeko 17:00etan.
- LEKUA: Trintxerpeko pistetan.
Ekainaren 18tik 23ra
- MUTURREKO ESKUINARI BURUZKO ERAKUSKETA
- Korronte xenofoboen diskurtsoak hedatzen ari dira, eta gure herrialdean ere finkatzen hasiak dira. Zalantzarik gabe, horrek eragin negatiboa izan lezake.
- Egunak eta orduak:
- Ekainaren 18an eta 19an arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
- Ekainaren 20an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
- Ekainaren 21, 22 eta 23an goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
- LEKUA: Pasai Antxoko Kultur Etxean.
- Bisita gidatuak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagaren eskutik.
- Bisitak hitzartzeko: silvana.luciani@sosracismo.eu
- HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania.
Ekaineko lau larunbatetan
- JARDUERAK ESPAZIO PUBLIKOAN: PARTAIDETZA KOMUNITARIOA
- Sormenezko plaza proiektua. (Dinamizatzailea: Entre Orillas elkartea)
- Familiei zuzendutako jarduera.
- "Pasaiako Sormen Plazak" diziplina askotariko proiektua da, non sentsore-azterketa baten bidez, gorputz-adierazpena eta plastika elkartzen diren, lurralde partekatu bat dinamizatzeko.
- Ekainak 8, San Pedron, Herriko plazan (euria egiten badu gimnasioan).
- Ekainak 15, Antxoko merkatuan
- Ekainak 22, Donibaneko frontoian
- Ekainak 29, Trintxerpeko frontoian
- Saio guztietako ordutegia: 10:30etik 12:30era
- ANIMATU ZAITEZ!!!: entreorillascomunidad@gmail.com / 693 92 66 76
- Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta euskara.