Argitaratze-data: 2022/11/08
Andonaegiko bizitegi-eraikinak birgaitzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarriak
Jabekideen erkidegoek programan sartzeko akordioa aurkeztu beharko dute 2 hilabeteko epean
Oinarri hauen xedea honako hau da: Pasaiako udalerriko ondorengo bizitegi-eraikinak SAKONKI BIRGAITZEKO beharrezkoak diren jarduerak burutzeko dirulaguntzak koordinatzea, eta, hala badagokio, izapidetu eta emateko baldintzak arautzea:
- Bidasoa, 2,4,6,8,10
- Igeldo, 2,4,6,8,10
- Oiartzun, 2,4,6,8,10,12,14
- Andonaegi, 2,4,6,8,10,12,14
- Urgul, 2,4,6,8,10,12
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Pasaiako Udalari emandako zuzeneko dirulaguntzarekin, Trintxerpe/Andonaegi, Salinas, Poblado eta Zaldi Zuri eremuaren hiri-berroneratze eta eraikinen birgaitze jardueretarako Pasaiako Udalari dirulaguntza izenduna ematen dion Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduaren bidez.
DEIALDIA ETA OINARRIAK
GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATZEA
Prozesuan erabili beharko diren agiriak:
- E115 - HASIERAKO AKORDIOA (1. FASEA)
- E116 - KUDEAKETA BATZORDEAREN AZKEN PROPOSAMENA BERRESTEA (1-2 FASEA)
- E117 - DIRULAGUNTZA ETA OBRA LIZENTZIA ESKAERA (2. FASEA)
- E118 - TITULARRA ETA KONTUA
- E119 - ORDAINTZEKO ESKAERA
Informazio gehiago nahi izanez gero, edo tramiteak online egiteko, Pasaiako Udalaren Internet bidezko tramiteen ataria erabil daiteke.