Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/23

Alkatetzako oharra: Andonaegi biziberritzeko planerako laguntzak bermatuta daude

Gipuzkoako finken administratzaileek alarma piztu dute Europako laguntzak gal daitezkeelako. Hori dela eta, Pasaiako Udalak lasaitasunerako deia egin nahi die Trintxerpeko Andonaegi auzoko bizilagunei.

Andonaegi biziberritzeko planerako laguntzak bermatuta daude, bai Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzak (8M €, Berpiztu Funtsa), bai eraikinen energia-eraginkortasunerako Europako laguntzak.

Une honetan, eraikin eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen 3., 4. eta 5. programei dagokienez eskaera berriak onartzeko prozesua geldirik dago, baina Udalak 1. programan parte hartzen du, eta hori oraindik martxan dago.

Hori horrela, datozen egunetan Teo Alberro Bilbao alkateak erkidegoentzako laguntza berri horiei buruzko hitzarmena sinatuko du, eta abian zeudenei gehituko zaizkie.