Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/07

Andonaegiko bizitegi-eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen deialdia eta oinarriak (NEXT GENERATION EU)

Jabekideen erkidegoek programan sartzeko akordioa aurkeztu beharko dute 10 eguneko epean (2023ko azaroaren 21era arte)

Udal osoko bilkurak Andonaegi auzoko etxebizitza eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onartu ditu. Oinarri hauen xedea da urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 1. programaren esparruan definitutako bizitegi-eraikinek eska ditzaketen laguntza ekonomikoen koordinazioa eta horiek izapidetzeko eta, hala badagokio, emateko baldintzak arautzea (853/2021 Errege Dekretua, urriaren 5ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira berroneratze, eraldaketa eta erresilientzia planeko bizitegi birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak); Berroneratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (BEM) 2. Osagaiaren baitan eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin: C02.I01 inbertsioa «Bizitegi-inguruneen suspertze ekonomiko eta sozialerako birgaitze-programa».

Kasu honetan, auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programaren xedea da Andonaegiko Birgaitze Programatuko Bizitegi Ingurunea (ERRP) izeneko jarduketa-eremuaren barruan bizitegi-erabilera nagusia duten eraikinetan birgaitze-obrak batera egitea finantzatzea.

Laguntzak, hala badagokio, Pasaiako Udalak onartutako eraikinen "BIRGAITZE SAKONEKO jarduketetarako laguntzen programari" atxikitako bizitegi-eraikinetan ENERGIA BIRGAITZEKO jarduketak egiteko emango dira, MITMAk, EJk eta Pasaiako Udalak sinatutako aldebiko akordioan jasotzen den bezala.

Oinarri hauen zuzkidura ekonomikoa funts hauetatik dator: Europako Berreskuratze Tresnaren ("Next Generation EU") "1. Programako" (853/2021 EDko auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza) funtsak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Berroneratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, ezarritako Berroneratze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez.

Andonaegi auzoko bizitegi-eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen deialdia eta oinarriak.

Pasaiako Udalaren egoitza elektronikoan bide telematikoz aurkeztutako eskabidearen bidez hasiko da laguntzak emateko prozedura. Laguntzak eraikinaren jabe bakarrak edo jabeen erkidegoaren ordezkariak izapidetu beharko ditu, jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean ezarritako baldintzetan, edo, bestela, behar bezala egiaztatutako erkidegoaren ordezkari batek.

Aurreikusitako laguntzak gaurtik aurrera eskatu ahal izango dira, 10 egun balioduneko epean, 2023ko azaroaren 21era arte. Eskabidearekin batera, dirulaguntzen onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera. Ez da beharrezkoa izango oinarri hauetan eskatzen den dokumentazioa aurkeztea, baldin eta lehenago entregatu bada (Jabeen Erkidegoentzako Birgaitze Sakoneko Programan).

Prozesuan erabili beharko diren agiriak:

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo tramiteak online egiteko, Pasaiako Udalaren Internet bidezko tramiteen ataria erabil daiteke.