Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/10
Ana Morales “Drakula” nobela itzultzen ari da Pasaian
Idazlea Hugoenean ari da lana burutzen, eta datozen hilabeteetan aurkeztea aurreikusten da.
Bram Stokerren Dracula nobela ingelesetik euskarara itzultzen ari da Ana Morales idazlea Hugoenean. Aurretik, euskarara ekarri ditu, besteak beste, Jane Austen eta Virginia Woolfen lanak. Euskal literaturarentzat ezinbestekoa da literatura unibertsala euskaraz irakurri ahal izatea eta, beraz, egonaldi apropos eta aberasgarria egingo du Hugoenean datozen 2 asteetan.
Morales itzultzailea, interprete profesionala, podcastaria eta sortzailea da. 20 bat liburu eta beste hainbeste artikulu itzuli ditu, eta idazle gisa ere zenbait lan argitaratu ditu, batez ere narrazioak.
Pasaiako Udalak eta EIEk (Euskal Idazleen Elkarteak) duten hitzarmenari esker, sortzaileek euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean beraien sormen lanak burutzeko hartzen dute Hugoenea aterpe, eta liburutegiarekin batera hainbat ekimen antolatzen dituzte. Hugoenea Donibaneko Santiago plazan dago kokatua.







