Eduki publikatzailea

Administrazio-epeen etendura amaitutzat ematea

Ekainaren 1etik aurrera

Pasa den maiatzaren 23an honako hau argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean:

2020ko maiatzaren 20ko ebazpena, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alarma-egoera luzatzeko baimena ematen duen akordioa argitaratzeko agintzen duena.

Ebazpen horretan, besteak beste, ondokoa ezartzen da:

Hamargarrena. 2020Ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, indargabetu egiten da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria, administrazio-epeen eteteari buruzkoa. Egun horretatik aurrera, etendako epeen zenbaketari berrekingo zaio, edo berriz hasiko da, baldin eta hala aurreikusi bada alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean.

Beraz, alarma-egoerarekin batera ezarri zen administrazio-epeen etendura amaitutzat ematen da, ekainaren 1etik aurrera. Epeen zenbaketa ez da berriz ere hutsetik hasiko, etenda geratu ziren egunetik aurrera ekingo zaio berriz zenbaketari.