Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/01/12

Udaltzaingoaren oharra: gizon bat inputatu dute ausarkeriaz gidatzeagatik, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta indarraldian ez den gidabaimena duela gidatzeagatik

Urtarrilaren 9an Antxon

Urtarrilaren 9an Pasaiako Udaltzaingoko agenteek ibilgailu bat ikusi zuten Pasai Antxoko kaleetan derrapatzeak egiten.

Atzetik segika joan ziren, eta argi-seinaleak eta seinale optikoak aktibatu zituzten eta megafoniaz abisatu zioten, eta horrela, ibilgailua geldiaraztea lortu zuten. Gidaria alkoholaren eraginpean egon zitekeela ikusi zuten.

Zegozkion probak eta egiaztapenak egin ondoren, eta alkoholemia-proban positibo eman zuela ikusita eta gidabaimena indarraldian ez zegoela egiaztatu ondoren,aurretik puntu guztiak galduta zituelako, beharrezkoak ziren eginbideak izapidetu ziren pertsona hori inputatzeko, trafiko-segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik, ausarkeriaz gidatzearren, alkoholaren eraginpean gidatzearren eta indarraldian ez den gidabaimena zuela gidatzearren.