Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/09/26

Hurrengo alkateordetzak urriaren 1 eta 15ean izango dira

San Pedron ez da alkateordetzarik izango urriaren 1ean. Beste hiru hitzorduak aldaketarik gabe mantenduko dira

Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko zerbitzuaren hurrengo eguna urriaren 1a, asteazkena, izango da, baina sanpedrotarren ordezkariak ezin izango du hitzordu horretara joan. Beste hiruak, Aintzane Taberna Ezkurra (Donibane), Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpe) eta Mikel Garcia Peñil (Antxo) dagokien barrutiko egoitzan izango dira egun horretan, aldaketarik gabe, ateak zabalik.

Lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Aldez aurreko hitzordurik gabe joan daiteke, baina alkateordeek, ahal den kasuetan, mezu elektroniko bat bidaltzea eskertu dute, aztertu nahi den gaia eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua aipatuz.

Urriko bigarren eta azken alkateordetza zerbitzua, beraz, hilaren 15ean izango da, aipaturiko ordutegian.

Harremanetarako

  • Donibane: 943 00 43 44, donibane@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
  • San Pedro: 943 39 93 48, spedro@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: San Pedroko Alkateordetzan, Herriko plaza 3.
  • Trintxerpe: 943 00 43 04, trintxerpe@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Trintxerpeko Alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
  • Antxo: 943 24 85 10, antxo@pasaia.net.  Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.