Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/02
Alkateordeek telematikoki erantzungo diete bizilagunen eskaerei udaran zehar
Uztaila eta abuztuan ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango. Hurrengo saioak irailaren 10ean izango dira.

Pasaiako Udalak jakinarazi du lau barrutietako alkateordeek telematikoki erantzungo dietela bizilagunen kezka eta eskaerei udarako epealdian (uztail eta abuztuan). Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuei irailean berrekingo diete, beraz, Aintzane Tabernak (Donibanen), Iraitz Pazosek (Trintxerpen), Mikel Garciak (Antxon) eta Miguel Mari Torreak (San Pedron).
Irailean ikasturtean zeharreko lan-moldera bueltatuko dira alkateordeak: barruti bakoitzeko bizilagunak hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan artatuko dituzte (irailean izan ezik, hilabete horretako 10 eta 24ean izango baitira alkateordetzak), 18:00etatik 19:30era bitarte.
Udako atsedenaldian premiazko behar edo iradokizunen bat duten bizilagunak posta elektroniko bidez zuzendu ahalko dira dagokien zinegotziarengana.
Harremanetarako:
- Donibane: donibane@pasaia.net
- San Pedro: spedro@pasaia.net
- Trintxerpe: trintxerpe@pasaia.net
- Antxo: antxo@pasaia.net






