Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/06/23

Alkateordeek telematikoki erantzungo diete bizilagunen eskaerei udaran zehar

Uztaila eta abuztuan ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango. Hurrengo saioak irailaren 2an izango dira

Udako epealdian (uztaila eta abuztuan), lau barrutietako alkateordeek telematikoki erantzungo diete bizilagunen kezka eta eskaerei. Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuei irailean berrekingo diete, beraz, Aintzane Tabernak (Donibanen), Iraitz Pazosek (Trintxerpen), Mikel Garciak (Antxon) eta Miren Muruak (San Pedron).

Irailean ikasturtean zeharreko lan-moldera bueltatuko dira alkateordeak: barruti bakoitzeko bizilagunak hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan artatuko dituzte 18:00etatik 19:30era bitarte. Lehen aurrez aurreko zerbitzua irailaren 2an izango da.

Udako atsedenaldian premiazko behar edo iradokizunen bat duten bizilagunak posta elektroniko bidez zuzendu ahalko dira dagokien zinegotziarengana.

 Harremanetarako: