Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/08
Alkateordeen hurrengo saioak: irailaren 10ean Trintxerpen eta San Pedron eta irailaren 17an Antxon eta Donibanen
18:00etatik 19:30era bitarte
Pasaiako Udaleko lau barrutietako alkateordeek telematikoki erantzun diete bizilagunen kezka eta eskaerei udan (uztailean eta abuztuan). Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuei irailean berrekingo diete Aintzane Tabernak (Donibanen), Iraitz Pazosek (Trintxerpen), Mikel Garciak (Antxon) eta Miguel Mari Torreak (San Pedron).
Hala ere, ezinbesteko arrazoiengatik, iraileko hitzorduak aldatu egin behar izan dira:
Irailak 10
Trintxerpen: 18:00etatik 19:30era bitarte.
San Pedron: 18:00etatik 19:30era bitarte.
Irailak 17
Antxon: 18:00etatik 19:30era bitarte.
Donibanen: 18:00etatik 19:30era bitarte.
Nolanahi ere, premiazko behar edo iradokizunen bat duten bizilagunak posta elektroniko bidez zuzendu daitezke dagokien zinegotziarengana.
Harremanetarako:
- Donibane: donibane@pasaia.net
- San Pedro: spedro@pasaia.net
- Trintxerpe: trintxerpe@pasaia.net
- Antxo: antxo@pasaia.net







