Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/03/16

Hurrengo alkateordetzak apirilaren 15ean izango dira

Galderak edo zalantzak helbide elektronikoz bidaltzeko aukera dute herritarrek

Pasaiako lau barrutietako alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko zerbitzuaren hurrengo eguna apirilaren 15a, asteazkena, izango da. Martxoaren 18an eta apirilaren 1ean, beraz, ez da alkateordetzarik izango.

Horrenbestez, Mikel Garcia Peñil (Antxo), Aintzane Taberna Ezkurra (Donibane), Miren Murua Arrizabalaga (San Pedro) eta Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpe) dagokien barrutiko egoitzan izango dira berriro apirilaren 15ean, ateak zabalik.

Hala ere, mezu elektroniko bidez galderak edo zalantzak bidaltzeko aukera dute herritarrek edozein momentutan.

Orokorrean, lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Aldez aurreko hitzordurik gabe joan daiteke, baina alkateordeek, ahal den kasuetan, mezu elektroniko bat bidaltzea eskertu dute, aztertu nahi den gaia eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua aipatuz.

Harremanetarako

  • Donibane: 943 00 43 44, donibane@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
  • San Pedro: 943 39 93 48, spedro@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: San Pedroko Alkateordetzan, Herriko plaza 3.
  • Trintxerpe: 943 00 43 04, trintxerpe@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Trintxerpeko Alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
  • Antxo: 943 24 85 10, antxo@pasaia.net.  Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.