Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/07/02
Alkateordeek telematikoki erantzungo diete bizilagunen eskaerei udan
Uztail eta abuztuan ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango. Hurrengo saioak irailaren 3an izango dira.
Pasaiako Udalak jakinarazi du lau barrutietako alkateordeek telematikoki erantzungo dietela bizilagunen kezka eta eskaerei udako epealdian (uztail eta abuztuan). Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuei irailean berrekingo diete, beraz, Aintzane Tabernak (Donibanen), Iraitz Pazosek (Trintxerpen), Mikel Garciak (Antxon) eta Miguel Mari Torreak (San Pedron).
Irailean ikasturteko ohiko lan-moldera bueltatuko dira alkateordeak: barruti bakoitzeko bizilagunak hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan artatuko dituzte (hilaren 3 eta 17an, beraz, irailean), 18:00etatik 19:30era bitarte.
Udako atsedenaldian premiazko behar edo iradokizunen bat duten bizilagunak posta elektroniko bidez jo dezakete dagokien zinegotziarengana.
Harremanetarako
- Donibane: donibane@pasaia.net
- San Pedro: spedro@pasaia.net
- Trintxerpe: trintxerpe@pasaia.net
- Antxo: antxo@pasaia.net