Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/04/23

Hurrengo alkateordetzak maiatzaren 15ean izango dira

Maiatzaren 1ean ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko alkateordeek

Pasaiako Udaleko lau alkateordeen aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data maiatzaren 15a izango da, asteazkena. Hala, Aintzane Taberna Ezkurra (Donibanen), Miguel Mari Torrea Etxabe (San Pedron), Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpen) eta Mikel Garcia Peñil (Antxon) dagokien barrutiko egoitzan izango dira egun horretan, ateak zabalik.

Lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Hala ere, aipatu bezala, maiatzaren lehenean ez dute arreta zerbitzurik eskainiko, eta hilabete horretan bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute: maiatzaren 15ean.

Edonola ere, alkateordeek gogorarazi nahi dute posta elektroniko bidez nahiz telefonoz jar daitezkeela pasaitarrak haiekin harremanetan urgentziarik balute. Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuetara bertaratzeko ez da beharrezkoa izango hitzordua aurrez hartzea, nahikoa izango da aipaturiko ordutegian dagokion aretora gerturatzea.

HARREMANETARAKO