Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/08/29

Irailaren 4tik aurrera berriro martxan izango dira alkateordetzak

Udan modu telematikoan erantzun diete alkateordeek bizilagunen eskaerei

Pasaiako Udal Gobernuak gogorarazi du alkateordetza zerbitzuak ohiko lan-moldera itzuliko direla irailaren 4an. Data horretatik aurrera, beraz, aurrez aurreko zerbitzua jaso ahalko dute berriro pasaitarrek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean.

Aintzane Tabernak (Donibanen), Iraitz Pazosek (Trintxerpen), Mikel Garciak (Antxon) eta Miguel Mari Torreak (San Pedron) ateak zabalik izango dituzte dagokien barrutian 18:00etatik 19:30era bitarte.

Alkateordeek ohartarazi dute ez dela beharrezkoa aurretiazko hitzordurik hartzea haiengana jotzeko, eta bizilagunak heltzen diren hurrenkeran artatuko dituztela. Hala ere, gomendatu dute aurrez posta elektroniko bidezko mezua bidaltzea dagokion alkateordeari, jorratu nahi den gaiaren berri emateko.

HARREMANETARAKO