Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/06/05
Ekainean alkateordeek arreta-egunei eutsiko diete (5ean eta 19an), San Pedron izan ezik, ez baita arretarik izango hilaren 5ean
Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko zerbitzuaren hurrengo eguna ekainaren 5a, asteazkena, izango da, baina sanpedrotarren ordezkariak ezin izango du hitzordu horretara joan. Beste hirurak, Aintzane Taberna Ezkurra (Donibane), Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpe) eta Mikel Garcia Peñil (Antxo) dagokien barrutiko egoitzan izango dira egun horretan, aldaketarik gabe, ateak zabalik.
Lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era (ikusi hemen herremanetarako xehetasunak). Aldez aurreko hitzordurik gabe joan daiteke, baina alkateordeek, ahal den kasuetan, mezu elektroniko bat bidaltzea eskertu dute, zein gai aztertu nahi den eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua zein izango den aipatzearren.