Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/02/27
Alkateak eta Kirol zinegotziak Gipuzkoako futbol inklusiboko topaketan parte hartu zuten
Otsailaren 25ean ospatu zen Trintxerpen

Teo Alberro alkateak eta Julen Rodriguez Kirol zinegotziak igandean, hilak 25, Gipuzkoako futbol inklusiboko topaketan parte hartu zuten. Trintxerpen izan zen kirol egokituaren 24. saioa, eta bertan izan ziren, halaber, Manu Diaz Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentea eta Marta Pastor Aldundiko Kirol zuzendaria.
Desgaitasuna duten eta ez duten 8 urtetik gorako haur eta nerabeei zuzenduriko saioa izan zen. Beroketaren ondoren futbolean aritu ziren parte-hartzaileak, eta azkenik luntxaz gozatzeko aukera izan zuten bertaraturikoek.
Gipuzkoako Kirol Egikutuen Federazioak ikasturtean zehar hainbat topaketa antolatzen ditu herriz herri, kirol inklusiboari ikusgarritasuna emateko. Igandean GKEFz gain, antolatzaile gisa parte hartu zuten Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Trintxerpe Kirol Elkarteak, eta kolaboratzaile gisa, aldiz, Pasaiako Udalak.
Giro onean joan zen topaketa, eta antolatzaileek ziurtatu zuten geroz eta babes handiagoa duela kirol egokituak, halako saiakerei esker.






