Argitaratze-data: 2017/06/28
Alkateordeen harrerak uda garaian
Udal honek pasaitar guztiei jakinarazten dizue iraila arte ez dela Pasaiako alkateordetzetan harrerarik egingo. Irailetik aurrera, oraingo ordutegi berberak izango dituzte.
Nolanahi ere, ohar edo iradokizunik egin nahi izanez gero, hona hemen alkateordetzen helbideak:
- San Pedro: spedro@pasaia.net
- Donibane: donibane@pasaia.net
- Trintxerpe: trintxerpe@pasaia.net
- Antxo: antxo@pasaia.net
Halaber, gogorarazten dizuegu Herritarren Arreta Zerbitzuko barrutietako bulegoetara jo dezakezuela:
- Antxo: Hamarretxeta, 22-24.
- Trintxerpe eta San Pedro: Euskadi etorbidea z/g (Alkateordetza).
- Donibane: Donibane, 19 (udaletxea).