Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/07

Alfonso Zarranzen oroimenezko III. Argazki Rallyak baditu irabazleak

40 lagun inguruk parte hartu zuten ekainean egindako txapelketan

Argazkizaleek Alfonso Zarranzen oroimenezko III. Argazki Rallyan parte hartzeko aukera izan zuten ekainaren 8an, Trintxerpen.

40 lagun inguruk parte hartu zuten giro paregabean, eta kalitate handiko argazkiak atera zituzten.

Txapeldunak saritzeko ekitaldian Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordea eta Aitor Brion Kulturako zinegotzia izan ziren.

Irabazleen zerrenda ondorengoa da eta parte-hartzaile guztien argazkiak www.trintxerkulturala.eus webgunean ikus daitezke.

Zorionak guztioi!

  • Alfonso Zarranz memorialaren sari berezia: oroigarria (plaka) eta 150 euro. Irabazlea: Iñaki Cabado Magallanes (Donostia).

Gaikako sariak:

  • Gaia: Egunkariak. Irabazlea: Arbil Iciar Manterola (Zarautz).
  • Gaia: Berde kolorea. Irabazlea: Raúl López Segura (Burlata).
  • Gaia: Taldeak. Irabazlea: Joseba Iturbe Reyes (Tolosa).
  • Gaia: Txokoak. Irabazlea: Patxi Irazabal Campo (Donostia).
  • Gai librea: Irabazlea: Nahikari Barros Goñi (Zizur Nagusia).

Bilduma sariak:

  • 3. saria:  garaikurra eta 100 euro. Irabazlea: José Antonio Barros Domínguez (Zizur Nagusia).
  • 2. saria: garaikurra eta 150 euro. Irabazlea: José Ángel Amuchastegui Esnaola (Donostia).
  • 1. saria:  garaikurra eta 200 euro. Irabazlea: Carlos Romero Bilbao (Ondarroa).