Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/09/14

Aldaketak trafikoan Trintxerpen eta San Pedron

Irailaren 15ean

Trintxerpe

Larunbatean, hilak 15, Elkarteen Eguna ospatuko dela-eta, 16:00etatik 20:00etara Gudari plaza trafikorako itxiko da, Arrandegi 2-4-6-8 zenbakietan eta Arrillaga 1en garajeak dauzkatenentzat izan ezik.

San Pedro

Larunbatean, hilak 15, 10:00etatik 21:00etara, Antxeta elkartearen 30. rrteurrenaren ospakizuna dela-eta, Arraunlari kalea trafikorako itxiko da; beraz, moilaren aldeko erreia bi norabideetakoa izango da, bai sartzeko eta bai irteteko; eta moilaren erdialdean ibilgailurik gabeko tarte bat utziko da ibilgailuak gurutzatzeko. Hori dela eta, gidariei arreta berezia eskatzen diegu.

Halaber, Congelados enpresa izandakoaren aparkalekua (sarrera eta irteera biribilgunetik dituena) goizeko lehen ordutik irekiko da, eta 22:00etan itxiko da, beraz, ordu horretarako guztiz hustu behar da.