Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/07/11

Aldaketak aparkalekuetan eta trafikoan Trintxerpeko jaiengatik

Uztailaren 11tik 17ra

APARKALEKUAK

Trintxerpeko barrutiko jaiak direla eta, Lasa eremuan barrakak jarriko direnez, honako gune alternatibo hauek egokituko dira portu-eremuan:

  • Toro eta Betolaza aparkalekua: eremu honetan uztailaren 11ko 8:00etatik uztailaren 19ko 24:00etara aparkatu ahal izango da.
  • Gudari plazaren pareko aparkalekua, barrera duena: uztailaren 14an (osteguna) irekiko da eta uztailaren 17an (igandea) itxiko da 
  • Portutik ateratzeko bide nagusia, Aduana kalea: baterian aparkatu ahal izango da uztailaren 16tik (larunbata) uztailaren 17ko (igandea) 24:00etara portuko biltegietara sartzeko ateak libre utzita.
  • Lasako aparkalekua eta Cirizako kalezuloa uztailaren 12ko (asteartea) goizeko 8:00etarako kotxerik gabe egon beharko dira.

TRAFIKOA

  • Euskadi Etorbidea uztailaren 12an, asteartea, itxi egingo da San Pedroranzko norabidean 13:00etan, eta bi norabideetan uztailaren 14ko (osteguna) goizeko 8etatik uztailaren 18ko (astelehena) 10:00ak arte. Beharren arabera hustuko dira ibilgailuz, eta guztiz hutsik egon beharko du uztailaren 14an (osteguna) goizeko 8:00etan.
  • Andonaegui kalea, kontzertu bat dela-eta, itxi egingo da uztailaren 15ean (ostirala), antolatzaileek zehaztu beharreko ordutegian, baina arratsaldeko 20:00etatik goizeko 1:00etara bitartean, trafikoa Marineleen igoeratik desbideratuko da, eta aingurako biribilgunean seinaleztatu egingo da.
  • Ulia Etorbidea 1-3 trafikorako itxiko da igandean 11:00etatik 18:00etara, bertan herri bazkaria eta jolasak egingo baitira. Eta soilik Ulia 3ko garajeetara sartu ahal izango da.
  • Errenteria kalera sartzeko, Azkuene 32raino joan beharko dira autoak, Ulia etorbidetik, eta Azkueneko biribilgunetik sartu.
  • Beste kale batzuetan noizbehinka mozketak egin ahal izango dira, jaietako hainbat jardueratarako (buruhandiak, danborradak, etab.).
  • Zamalanak goizez bakarrik egingo dira eta programatutako ekitaldien arabera.

Udaltzaingotik eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, hartu diren neurriak ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik, izan ere, neurri horien helburua da jai-eremua handitzea eta gidarien eta oinezkoen segurtasuna zaintzea.

Informazioa eta larrialdiak

  • PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943004300.
  • SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik) 112