Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/10/26
Aldaketak alkateordeen arretarako egunetan
Azaroan, abenduan eta urtarrilean
Pasaiako barrutietako alkateordeek jakinarazten dute herritarren arretarako egunak aldatu egingo direla azaroan, abenduan eta urtarrilean.
Hilabete horietan egun eta ordu hauetan hartuko dituzte herritarrak:
- - Pasai San Pedron, hileko lehenengo asteazkenean hartu beharrean (azaroak 1, abenduak 6 eta urtarrilak 3), hilabete horietako bigarren asteazkenean hartuko dituzte herritarrak (azaroaren 8an, abenduaren 13an eta urtarrilaren 10ean) 19:00etatik 20:30era.
- - Trintxerpen eta hileko lehenengo asteazkenean hartu beharrean (azaroak 1, abenduak 6 eta urtarrilak 3), hilabete horietako bigarren asteazkenean hartuko dituzte herritarrak (azaroaren 8an, abenduaren 13an eta urtarrilaren 10ean) 17:30etik 19:00etara.
- - Pasai Antxon hileko lehenengo asteazkenean hartu beharrean (azaroak 1, abenduak 6 eta urtarrilak 3), hilabete horietako bigarren asteazkenean hartuko dituzte herritarrak (azaroaren 8an, abenduaren 13an eta urtarrilaren 10ean) 18:00etatik 19:30era.
- - Donibanen, berriz, aurreikusita dagoen moduan, hileko lehenengo asteartean hartuko ditu herritarrak (azaroaren 7an eta abenduaren 5ean). Urtarrilean izan ezik, hilaren 9an emango baitu zerbitzu hori 18:00etatik 19:30era.
Alkateordeek aldaketa horiek egitea erabaki dute, hilabete horietan aurreikusitako harrera-egunak jaiegunak direlako.