Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/05/17
Nazioarteko museoen eguna Albaolan: 2 X 1 asteburuko arratsaldeetan
Maiatzaren 18 eta 19an
Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, asteburu hontako arratsaldeek Pasaiako Itsas Kultur Faktorian murrizketa berezi bat izango dute: 2x1 Faktoriarako sarreetan. Eta txikienentzat: bela tailerra prezio erdian!
2x1 FAKTORIARAKO SARRERETAN
Maiatzak 18 eta 19an, larunbat eta igande arratsaldean, Nazioarteko Museoen eguna ospatuko dugu 2 sarrera eskainiz. Promozio honetaz gozatu ahal izateko ordutegia mugatua izango da: 15:00-18:00. Faktoria bisitatzeko ordu bete inguru behar da eta beraz, sarrerak beranduenez 17:00etan erostea gomendatzen dizuegu. Faktoria egunero ikusi ahal izango da; Euskal baleazaleen historia azaltzen duen erakusketa, arotzak zurezko piezak lantzen eta San Juan baleontziaren eraikuntza. Uneotan pieza berezi bat ikus daiteke, popako eskabenkea. Pieza honen funtzioetako batzuk dira popako aingurei irteera ematea edo ontziak atoian eramatea. (Argazkia atxikita). Animatu!!
*Sarrerak salneurri desberdinekoak erosi behar izanez gero (arrunta, erretiratuak, haurrak, ikasleak, murrizketa bereziak...) beti tarifa altuenaren prezioa aplikatuko zaio 2x1 promozioari.
LARUNBATEAN TXIKIENENTZAKO TAILERRA!
Larunbatean, maiatzaren 18an, arratsaldeko 16:00retan haurrentzako tailerra egingo dugu Albaolako ontzien belak ezagutzeko eta garatzeko. Bela mota desberdinak ezagutuko ditugu eta oihal zatiak moztu eta pintatuko ditugu geure belak sortzeko.
- ADINA: 6-12 urte.
- HIZKUNTZA: euskara/gaztelera.
- Lekuak mugatuak dira eta beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea email honetan: sarea@albaola.com
- Tailerrak %50eko promozio berezia izango du, 1,5 EURan geldituko delarik haur bakoitzeko.
- Informazio gehiago: 943392426 / bisitak@albaola.com / www.albaola.com