Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/04

Albaolak igorritako prentsa-oharra: Azaroaren 4an doako mintegia eta 7an faktoriak ateak zabaltzen ditu pasaitarrentzat

1.- TXILEKO KULTURA MINISTERIOAK ANTOLATUTAKO MINTEGIAN PARTE HARTUKO DU ALBAOLAK

Azaroaren 4an Txileko Gobernuko Kultura, Arte eta Ondarearen Ministerioak antolatutako mintegi batean parte hartzera gonbidatua izan da Albaola, ontzigintzaren Kudeaketa eta babesaren inguruan izango dena. Mintegi honen helburua ontzigintzaren kultura erakustea da eta Txileko hainbat eskualdetako ordezkariak egongo dira bertan nazioarteko aditu batekin batera: Xabier Agote, Albaolako presidentea. Beste hizlarien artean, Nelson Bahamonde, Txileko historialaria eta Marco Antonio Tamayo Quilodrán, Txileko Los Lagos eskualdearen ondare kultural inmaterialaren arduraduna egongo dira.

Mintegia gaueko 21:00etan izango da online. Jarraitu nahi dutenak Txileko Gobernuko Kultura, Arte eta Ondarearen Ministerio-ko Ondare Kulturalaren Zerbitzu Nazioalaren Facebook kontura sartu beharko dira gaueko 21:0etan. Hemen esteka: https://www.facebook.com/patrimoniochile/

Albaolak Txilerekin duen harremana orain dela hiru urte hasi zen; Izan ere, 2017an Xabier Agote Albaolaren eredua aurkeztera gonbidatuta izan zen, Txileko itsas ondare inmaterialaren berreskurapena ardatz zuen proeiktu berri bat martxan jartzeko hain zuzen (INFO + : http://www.albaola.com/eu/site/berriak/163/xabier-agoteren-hitzaldia-txilen-universidad-de-concepcion-ek-antolatuta ). 2018an Xabier Agote Txileko Concepcion Unibertsitateko itsas ondarearen aholkulari izendatu zuten. 2019an Pasaia Itsas Festibalean parte hartzeko gonbidapena jaso zuten Txilen, eta 2020 edizioan gonbidatu bereziak izango ziren bertan behera geratu aurretik.

Dena den, Txilekoa ez da mugaz kanpoan izan dugun harreman bakarra; urrian zehar Albaola frantziako itsas ondarearen lau agente ezberdinekin lanean egon da :

  • Lorient-en « Les Aventuriers de la Mer » bilkuraren baitan antolaturiko mahai inguruan parte hartu zuen.
  • Vannes-en « Semaine Du Golfe Du Mor Bihan » itsas jaialdiaren  zuzendariekin 2021eko edizoan Albaolak izango duen presentziaren inguruan lanean hasteko bilera egin da.
  • Bordelen « Fete du Vin « jaialdian Albaolak izango duen presentziaren inguruan lanean hasteko bilera egin da.
  • Association Hermione La Fayette-ekin hitzarmena idazteko bilera.

2.- ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTOARIAK ATEAK ZABALTZEN DITU LARUNBAT HONETAN PASAITARRENTZAT

Albaola Itsas Kultur Faktoriak bere ateak itxi zituen pasa den asteburuan. Larunbat honetan ordea, Pasaiatarrentzat esklusiboki zabaltzea erabaki du. Itsanontzian etorri eta bisita egitea musu-truk izando da larunbat goiz honetan. Zer egin behar da etortzeko? Aurretiko erreserba ezinbestekoa izango da aforo kontuak direla eta. Horretarako telefonoz edo emailez jarri behar da harremanetan Albaolarekin:

943 39 24 26 / bisitak@albaola.com

GOGORATU! Bisitatu ahal izateko, egindako erreserbaren konfirmazio emaila jasota izatea beharrezkoa da, bertan izango dira heltzeko beharrezkoak diren jarraibideak, itsasontzia hartzeko esleitutako lekua eta ordutegia besteak beste.