Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/06/12

Albaola Itsas Kultur Faktoria berriro zabalik

Ekainaren 12tik aurrera

Albaolak bere ateak irekiko ditu ostiral honetan, hilak 12. EKAINEAN ostirala, larunbata eta igandea irekiko da plan borobil batekin: sarreraren prezioarekin batera barkuaren ibilbideaz disfrutatu ahal izango da!

Albaola Itsas Kultur Faktoriaren trabesa eta trontzak entzuten dira jada. Izan ere, San Pedroko ontziola-museoan lanabesak zorrozten hasi dira aste honetako ostiralean, ekainak 12, bere ateak berriz zabaltzeko.

3 hilabeteko itxialdia eta gero, eta egoera berriari egokituta, Faktoria ordutegi eta prozedura berri baten bidez bisitatu ahal izango da. Uda honetan, aurretiko erreserba ezinbestekoa izango da ohiko kanalen bidez (bisitak@albaola.com / (+34) 943392426), irekiera egunak hiru egunetan kontzentratu dira, hots, OSTIRALA, LARUNBATA eta IGANDE (10-14 / 15-19) eta bisitak aurretik hizkuntzaren baitan antolatutak egongo dira. Gainera, Faktoriara iristeko barku bat hartu egin beharko da, bisitarientzako kosturik izango ez duena.

2020ko ekaineko ordutegia

Faktoria ostirala, larunbata eta igandean zabalduko da. Goizetan 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 15:00etatik 19:00etara. Aurretik erreserbatu behar denez, hitzordua hartzerakoan ordutegien gaineko informazioa emango da, hizkuntza eta aforoaren arabera izango dena. Hitzordua Trintxerpen barkua hartzeko ordua izango da.

Trintxerpen? Bai!

Uda honetan Albaolara bisita Trintxerpen hartuko den barku baten itsasketarekin hasi egingo da. Faktorian zuzenean utziko dira bisitariak eta zuzenean euskal baleazaleen historia ezagutzera ematen duen behin betiko erakusketa bisitatuko da. Ondoren, ontzigintzako erakustaldia ikusi ahal izan da; Albaolako arotzek herraminta tradizionalakin egurra nola lantzen duten ikusiz. Jarraian, gidari baten azalpenekin batera San Juan baleontziaren eraikuntza inguratuko da, jada teilua ukitu duen estruktura alegia. Bisita amaitzeko, barkua hartuko da berriz Faktoriak duen moila propioan eta bisitariak hasierako puntura eramango ditu. Itsas esperientzia hau orotara ordu 1 eta 45 minutuko iraupena izango du. 

Etorri zaitez itsasontziz prezio berdina ordainduta!

Faktoriara ailegatzeko bidea denboraldi baterako itxita dagoenez, itsasoa da iristeko modu bakarra. Ez al da ederra?
Uda honetan beraz Faktoriaren sarreraren prezio berdinean barkuz jun-etorria egin ahal izango da. 

Itsasketa, Pasaiaren badiaren barneko 10 minutuko itsas esperientzia izango da. Itsasoa bare egoten da eta barkua estalita dago egun euritsuetan aterpea izateko. Aforoa 31 pertsonakoa izango da.

Barkua hartzeko lekua Trintxerpeko Hospitalillo-ko moila izango da (AZTIren eraikinaren ondoan). Puntu hau konexio onak ditu garraio publikoarekin: RENFE eta EUSKOTRENen “Herrera” geralekua,  EKIALDEBUSen “Escalerillas” geralekua eta “Trintxerpe” geralekua E9 linea hartuz gero, Donosti -Pasai San Pedro alegia. Moilak gainera dohainik den parking batean kokatuta dago bera kotxe partikularra bertan utzi daiteke baita ere. 

Familia plan ezinhobea

Goiza edo arratsalde pasa egiteko plan bikaina proposatzen da. Izan ere, Faktoriaren sarrerarekin batera barkuaren joan-etorria barne sartzen da eta txikientzako abentura bat izaten da. Gainera, 6 urtetik beherako haurrek ez dute Albaolara sarrera ordaintzen (betiere nagusi batekin lagunduta), 6 urtetik gorakoek 5€ sarrera murriztua dute eta familia ugariek ere tarifa murriztuaz disfrutatu ahal izango dute. Eguna bukatzeko bertako jatetxeetan bazkaltzea izan leike plana borobiltzeko modu paregabe bat. 

Segurtasun neurriak

Faktoria osasun agintariak emandako  neurrietara egokitu da. Aforoa aurretiko erreserbaren bidez kontrolatuko da, espazioak lurrean markatu dira pertsonen arteko tarteak errespetatzen laguntzeko eta bisitentzako ordutegi zehatzak finkatu dira hizkuntzaren baitan, talde murriztuekin. Bestetik, gel hidroalkoholikoa egongo da ibilbidean zehar erabilgarri, txartelarekin ordaintzea gomedatzen da eta maskarillaren erabilera derrigorrezkoa izango da bai barkuan eta baita Faktorian ere. 

Informazio gehiago:

ENARA NOVILLO. Marketing arduraduna
T. 943 39 24 26 / 671 79 42 57
albaola@albaola.com. www.albaola.com