Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/04/16
Gozatu aste santuko oporrak Albaolan!
Albaola aste santuan zabalik egongo da, ordutegi luzaketarekin
Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria zabalik egongo da aste santuko jaiegunetan, apirilaren 18 ostegunetik, 22 astelehenera, biak barne. Egun horietarako bakarrik eta bereziki museoaren ordutegia luzatuko da, goizeko 10:00etatik-14:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. Apirilaren 23tik, Aste Santuko jaiegunak amaituta berriz ere arratsaldeko itxiera ordua 18:00etara itzuliko da.
Eta Aste Santuen ondoren… txikienentzako pista jokoa!
Bestalde, pazko astean apirilak 23 asteartetik 28 igandera bitartean txikienentzat pentsatutako pista jolasaz gozatu ahal izango da. Museoko sarreraren erosketarekin batera ariketa desberdinak dituen mapa bat eskainiko da museoko ibilbidean zehar familian egin ahal izateko.
Pista jokoa euskaraz eta gazteleraz izango da eta Albaola eta Itsas Kultur Faktoria ezagutzeko modu dibertigarri bat proposatzen du. Haurrek helduez lagunduta etorri behar izango dute jolastu ahal izateko.
Informazio gehiago:
- ENARA NOVILLO. Marketing arduraduna
- T. 943392426
- albaola@albaola.com. www.albaola.com