Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/22

Itsas hondakin bilketa Alabortzan, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik

Maiatzaren 28an, Donibanen

Itsas hondakinek sortzen duten kutsaduraz jabetzeko aukera paregabea, hondakinak bilduta, kantitate eta tipologiari buruzko datuak jasotzen dira gainera, herritar-zientzia aplikatuz. Ekinez kontzientziak astintzen dira, “hondakin hoberena, sortzen ez dena” lema indarrean jarriz. Gure eguneroko ekintzetan dago eta arazoari aurre egiteko gakoa.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatzen duen Alabortzako itsas hondakinen bilketa eta karakterizazioa, herritar-zientzia garatzen den jarduera bat da, non lehenik eta behin partaideek eskularru eta zakuen bidez bertako hondakinak jasotzen dituzten. Ondoren, hondakinak material eta objektuen arabera banatzen dira, eta bertan jasotako datuak administrazio eta ikerketa zentroekin partekatzen dira arazoaren konponbidean laguntzeko.

  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Doan.