Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/07/05
Akordioa Pasaiako Portuarekin, Alkateordetza, Azoka eta Donibane Eraikina Pasaiari doan lagatzeko
Lagapenaren eragin ekonomikoa: 13 milioi
Akordioak barne hartzen du, halaber, Pasaiako beste ekipamendu batzuen lagapena.
Izaskun Gomez, alkatea: “Akordio honek etapa berri bat irekiko du Pasaiaren eta portuaren arteko harremanetan, gaur egun pasaiatarrentzako zerbitzuak hartzen dituzten espazioak eta ekipamenduak doan lagata.”
Portuko Kontseiluak berretsi egin du Portuko Agintaritzak eta Pasaiako Udalak sinatutako borondate-akordioa, portuko ekipamenduen eta lursailen erabilerari buruzko harremanak formalizatzeko. Sinatutako akordioaren arabera, Pasaiako Udalari doan lagako zaizkio honako instalazio eta partzela hauek: Toporako sarbideak, Herrera mendebaldeko biltegien estalkia, Alkateordetza eta azoka, Alkateordetzako plaza, Ciriza, Donibane eraikina eta Bizkaia plaza. Akordioaren eragin ekonomikoa 13,5 milioi eurotik gorakoa da, eta kopuru hori are handiagoa da akordioaren izaera mugagabea kontuan hartzen badugu.
Izaskun Gómez alkateak honako hau adierazi du: “Akordio honek etapa berri bat irekiko du Pasaiaren eta portuaren arteko harremanetan, gaur egun pasaiatarrentzako zerbitzuak hartzen dituzten espazioak eta ekipamenduak doan lagata.” Ildo horretan, alkateak azpimarratu du garrantzitsua dela bi administrazioek bat egiten duten gune horien jabari publikoaren izaera gordetzea: "Akordio berri honekin, Portuak bere titulartasunari eusten dio, baina espazio horien gainean udal-zerbitzu eta erabilera publikoak egingo direla bermatzen da, eta zerbitzu eta erabilera horiek udal-jabari publikoaren eta doakoaren izaera emango diete".
Oro har bi egoera-mota gertatuko dira. Udal-erabilerarako lagatako espazioa gaur egun portuko jabari publikoa izatea edo ondare-eremua izatea, aldez aurretik portuko jabariari desafektatu zaiolako.
Akordioak konponbide eta mekanismo juridiko heterogeneoak proposatzen ditu ekipamenduen eta lursailen egoera desberdinetarako. Gainera, aukera ematen du administrazio bakoitzak bestearen eskumenak erabil ditzan, bai eta nork bere beharrizanak ondarearen bidez konpon ditzan ere, erakundeen arteko koordinazio- eta leialtasun-giroan.
Akordioaren arabera, Pasaiako Udalari doan eta epe-baldintzarik gabe lagako zaizkio ondasunak, eta baldintza bakarra izango da ondasunak lagatako erabilera publikorako erabiltzen jarraitzea.