Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/05/06

Pasaia Aita Marirekin bat eginik. Errefuxiatuen aldeko nazioarteko egunaren inguruan (ekainaren 20an) antolatutako ekintzak

Maiatzaren 13tik ekainaren 20ra

Jose Maria Zubia Cigarán, Aita Mari ezizenez ezaguna, marinel eta arrantzalea zen, eta itsas salbamenduei esker bihurtu zen heroi ezagun. Hainbat erreskatetan parte hartu zuen, harik eta 1866ko urtarrilaren 9an ekaitz batean arriskuan zeuden marinel batzuk salbu jarri ondoren, bere bizia galdu zuen arte.

Ezin dugu ez ikusiarena egin Europako ateetan hiltzen den pertsona kopuruaren aurrean. AITA MARI itsasontziak itsasoan arriskuan dauden bizitzak salbatzea lortu nahi du. Hilabete luzez Pasaiako uretan porturatuta egon da itsasontzia prestaketa guztiak antolatzen.

Libiarantz abiatu ezinean dago egun Mediterraneoko uretan, Gobernuak ez baitio behar duen baimena ematen.

Ekimen zibila eta humanitarioa dugu AITA MARI itsasontziarena. Zer nolako lana egiten duen zabaltzeko erakusketa eta zineforuma egingo ditugu zuen guztien parte-hartzearekin. Gaiarekin lotuta, sortzen dituzuen sormen-lanak (itsasontziak, txalupak, marrazkiak, olerkiak, ipuinak edo bestelakoak) jasoko ditugu erakusgai jartzeko. Egindako lanak maiatzaren 24rako Pasaiako udal liburutegi eta ludoteketara eraman itzazue.

TAILERRAK. Erakusketarako kartoizko itsasontziak egiteko tailerrak:

  • Maiatzaren 13 eta 15ean, kale-hezitzaileen Trintxerpe- San Pedroko lokalean. 17:00-18:30
  • Maiatzaren 15ean, kale-hezitzaileen Antxoko lokalean. 17:00-18:30
  • Maiatzaren 16an, osteguna, 17:00etatik aurrera Donibaneko Ubera eta San Pedroko udal liburutegietan.
  • Maiatzaren 17an, ostiral arratsaldean, kuadrilategiko talde guztietan 19:00etatik 21:00etara.

ERAKUSKETAK 

  • Ekainaren 3tik 9ra. Arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara. San Pedroko udal aretoan (ERTI).
  • Ekainaren 10etik 16ra. Arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara Donibaneko Kulturguneko erakusketa gelan.

DOKUMENTALAK

Ekainaren 12an: 24 MILLAS#NiUnaMuerteEnElMar. Asier Garcia / Unax Blanco.

Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean, 19:00etan. Ondoren solasaldia: Iñigo Gutiérrez SMH Chios (Gizaldeko itsas salbamendua)

Ekainaren 20an: EL NAUFRAGIO, 30 años de memoria sumergida,

Pasai Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan. Ondoren, solasaldia izango da Gipuzkoako gizarte-eragileekin.

 

TRIPTIKOA

PDF (0,75 Mb)