Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/02/02

Agintaldirako lehentasunak udal langile eta bizilagunekin partekatu ditu gobernuak

Urtarrilaren 31n

100 neurriz osaturiko plan “egingarri eta neurgarria” jendaurrean jarri du Teo Alberro alkateak zuzenduriko taldeak.

Harrera beroa egin diote bizilagunek gobernu berriari, Donibaneko kulturguneko Juanba Berasategi aretoa beteta.

Pasaiako udal gobernuak 2023-2027 ekitaldiko Agintaldi Plana aurkeztu zuen atzo, urtarrilak 31. Goizean udal langileen aurrean jarri zituzten datozen urteotarako lan-ildoak, eta arratsean aurkezpen publikoa egin zuten udal ordezkariek Donibaneko kulturguneko Juanba Berasategi aretoan. Eserleku guztiak bete zituzten bizilagunek.

Akordeoi eta txalaparta doinuek ireki zuten ekitaldia, eta Aintzane Taberna alkateordeak eta Julen Rodriguez bigarren alkateordeak, hurrenez hurren, egin zituzten aurkezle lanak.

Teo Alberro alkateak zuzentzen duen taldeak 100 neurri neurgarri eta egingarriz osaturiko bide-orria aurkeztu zien bertaraturikoei. Ekitaldian triptiko bat jaso zuten parte-hartzaileek, neurrion laburpenarekin. Astelehenean etxez etxe banatuko dute Agintaldi Plana, lan-ildoen xehetasunekin.

Agintaldiaren zimenduak diseinatzeko udal langile nahiz eragile eta herritarren ekarpenak jaso dituzte politikariek, baina argi utzi dute “plan dinamiko eta malgua” izango dela, eta beraz, 100 neurri horiez gain beste asko ere gauzatuko dituztela datozen urteetan zehar. Ildo horretan, etxerako lanak jarri zizkien Teo Alberrok bertaraturikoei: “Hau zuen eskuetan ere badago. Herri eragile nahiz bizilagunek proposamen gehiago egin heinean, plan hau aberastu egingo da”.

Zortzi zinegotziek Agintaldi Planean zehazturiko neurrien laburpena egin zuten. Definitutako lehentasunekin zer-nolako herria nahi duten adierazi zuen Alberrok: “Pasaia gertukoago bat; osasungarriagoa; euskaldunagoa; parte-hartzaileagoa; feministagoa; justuagoa; irudimentsuagoa; eraldatzaileagoa; garbiagoa eta kohesionatuagoa. Pasaia horren alde egingo dugu lan”.

Ekitaldia amaituta, mokadua eskaini zieten bizilagunei udal ordezkariek kulturguneko gela balioaniztunean. Bertan elkarrizketarako tarte zabal eta gertukoa izan zuten politikari, eragile eta orotariko bizilagunek.


Sakatu irudian Plana deskargatzeko (PDF 3,3 Mb)

 

 

  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena
  • Aurkezpena