Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/01/13
Urtarriletik apirilera bitarte 40 ekimen inguru izango dira Pasaian
Musika, antzerkia, literatura eta zinema protagonista datozen hilabeteetan

Urteko lehen lauhileko honetan euskara, kultura, musika eta berdintasunarekin loturiko 40 ekimen inguru antolatuko dira herriko 4 barrutietan. Aurten ere horiek guztiak eskuorri batean jaso dira eta herritar guztiei etxez etxe banatu zaie, informazio guztia eskura izan dezaten.
URTARRILA
Lehen ekimena urtarrilaren 17an izango da, izan ere, Zinema Txikiaren lehen ikuskizuna izango da Donibanen: Grintx filma, hain zuzen ere.
Irakurketa Klubaren urteko lehen saioa urtarrilaren 19an izango da eta Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izango dute aztergai.
Urtarrilaren 31n Kaldereroak ospatuko dira Pasaian.
OTSAILA
Udal Euskaltegiak Santa Ageda eguna ospatzeko ekimenak antolatuko ditu otsailaren 4an.
Gainera, El bar nuestro de cada día antzezlana ikusteko aukera izango dute pasaitarrek urtarrilaren 8an.
9tik 14ra Kantu Astea ospatuko da Trintxerpeko alkateordetzan.
Era berean, Bokaleko gazte elkarguneak bertso bazkaria antolatu du Antxon otsailaren 28an. Bertan izango dira Aner Peritz, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita bertsolariak.
MARTXOA
Pasaia 0KM jaialdia egingo da hilabete horretan, eta horren barruan antzerki eskolen topaketa egingo da.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimenak eta mobilizazioak antolatuko dituzte herriko talde eta eragileek.
Martxoaren 23tik 27ra Ganbera musikako kontzertuak antolatu dira.
APIRILA
Antzerki emanaldiaz, Irakurketa Klubaz eta Zinema Txikiaz gain, Inudeak eta Artzainak izango ditugu Trintxerpeko kaleetan barrena.
Kontu Kantari Solasaldi Musikatuen urteko lehen saioa apirilaren 19an izango da. Bertan, Eñaut Elorrietaren kantak entzun eta artista gertutik ikusi eta ezagutzeko aukera izango du publikoak.
Ekimen guztien zerrenda, sarreren salmenta eta xehetasun guztiak udal webguneko Agenda atalean eta sare sozialetan kontsulta daitezke, eta ordutegi edo datetan azken orduko aldaketarik izanez gero, horiek ere bertan argitaratuko dira.






