Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/10/04
Administrazio elektronikoaren ordenantza. Hasierako onarpena
Erreklamazioak aurkezteko epea, azaroaren 17a arte
Udalbatzak, 2022ko irailaren 27an eginiko ohiko bilkuran, hasiera batez onartu du Pasaiako Udalaren administrazio elektronikoaren ordenantza.
Aipatutako espedientea jendeari erakusten zaio, honako arau hauen arabera:
- a) Ikusgai dagoen lekua: Antolaketa eta GGBBen Saila.
- b) Espedientea aztertzeko eta, hala badagokio erreklamazioak aurkezteko epea: 30 lanegun, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.
- c) Errekurtsoa aurkezteko organoa: Udalbatzarra.
Jendaurrean jartzeko epea amaituta inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ez bada, akordio hau behin betiko onartutzat joko da, eta alkateak ahalmena izango du hori argitaratzeko eta betearazteko.
Pasaia, 2022ko irailaren 29a.—Izaskun Gomez Cermeño, alkatea.







