Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/30

Adinekoentzako Jokin Amondarain alokairuko apartamentuetako arautegiaren hasierako onarpena

30 lanegun erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko

Udalbatzak, 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman dio Pasaiako Udalaren Adinekoentzako Jokin Amondarain alokairuko  apartamentuetako udal arautegiari.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da 30 laneguneko epean, interesdunek, aztertu ondoren, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Jendaurrean jartzeko epea amaituta inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ez bada, akordio hau behin betiko onartutzat joko da.

Iragarki hau 2025eko urtarrilaren 29n Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Adinekoentzako Jokin Amondarain alokairuko apartamentuetako arautegia