Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/05

Adinberriko obraren arduradunekin harremanetan jartzeko bideak

Zalantzak argitu ahal izango dira, kexak eta eskaerak aurkeztu, etab.

Adinberri Zahartze zentroaren eta horrekin sortuko diren lurpeko aparkalekuen obrekin lotuta, telefono zenbaki eta helbide elektroniko bat ahalbidetu dira, herritarrak arduradunekin harremanetan jarri ahal izateko.

Horien bidez, bizilagunek aukera izango dute lanekin loturiko zalantzak argitu edota obra horiek izango dituzten eraginei buruzko kontsultak egiteko, nahiz horien ondorioz sor liratekeen kexak bideratzeko.

Obrak iraun bitartean, beraz, eragindako bizilagunek aukera izango dute astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara, aipaturiko eskaerak bideratzeko 635 258 051 telefonora deituz nahiz adinberri@ebasl.com helbide elektronikora idatziz.