Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/05/15

Adinberriko obrek Euskadi Etorbideako mugikortasunean eragindako aldaketek bere horretan jarraituko dute maiatza amaiera arte

Esku-hartzean arazoak gertatu dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Adinberriko obren baitan hainbat esku-hartze egiten jarraitzeko beharra dute Lasako bidegurutzetik gertu; eta, lan horien ondorioz,  Euskadi Etorbideko zirkulazioan eta oinezkoen mugikortasunean sortutako aldaketak luzatu egingo dira.

Ibilgailuen joan-etorria bermatzeko bypassak hor jarraituko du, eta trafikoa semaforoen bidez arautuko da.

Gainera, Pasaiako Udaltzaingoak trafikoa erregulatzen eta arintzen jarraituko du puntako orduetan, batez ere goizeko lehen orduan, ahal den neurrian auto-ilarak sor ez daitezen.

Era berean, lan horiek Adinberriko obraren itxituratik hurbilen dagoen espaloiaren zati bati ere eragiten ari zaizkio. Nolanahi ere, oinezkoen pasabidea bermatzen ari dira bi norabideetan.

Besteak beste, lan hauek egiten ari dira: indusketak, Añarbeko lotuneak konektatzeko; eta hainbat operadoreren kutxatilak jartzeko.

Lanak maiatzean amaitzea aurreikusten da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Adinberriko obren esleipendunak herritarrei arreta emateko duen telefonora deitu (635258051) edo adinberri@ebasl.com helbide elektronikora jo daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara.