Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/08/15
ADINBERRI erreferentziazko zentro berria dela eta, AASSak aldatzeko herritarrek parte hartzeko programa

Udalbatzak, 2020ko uztailaren 15ean egindako batzarrean, herritarrek parte hartzeko ondorengo programa onartu du: Pasaiako Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa, ADINBERRI adinekoentzako erreferentziazko zentro eta osasun- eta laguntza-ekipamendu berria definitzeko.
Lurralde-antolamendu planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 3.2 artikuluak dioena betez, programa argitaratzen da.
Dokumentuaren sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta "Adinberri" zentroaren sustatzailea ere bada. Aldiz, AASSen aldaketa izapidetzea Pasaiako Udalari dagokio.
Parte-hartzea hainbat jardueratan oinarrituko da, eta horien bitartez, eztabaida publiko eta sozialak sortuko dira tokiko kudeaketako gai zehatz baten inguruan: hiri-antolamendua. Horrela, Pasaiako etorkizuneko plangintzari buruzko hausnarketarako topaguneak sortuko dira eta herritarren ekarpenek AASSen aldaketaren eduki teknikoak aberastuko dituzte, emakumezko zein gizonezkoen ikuspegia kontuan hartuz.
PASAIAKO ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA PUNTUALA ADINBERRI ERREFERENTZIAZKO ZENTRO BERRIA DEFINITZEKO. HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA