Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/06/30
Udalbatzak aho batez onartu du Adinberri zentroa eraikitzeko Arau Subsidiarioak aldatzea
400 lanpostu baino gehiago sortuko dira eta Trintxerpeko hiri-berrikuntzan eragingo du
Adinberrik eta Hospitalilloko aparkalekuak 400 lanpostu baino gehiago sortuko dituzte eta Trintxerpeko hiri-berrikuntzan eragingo dute.
Izaskun Gómez, alkatea: “Garrantzitsua da Adinberri bezalako proiektu batek talde guztien adostasuna lortzea.”
Pasaiako Udalak ekainaren 28an egindako ezohiko udalbatzarrean aho batez onartu zuen Arau Subisidiarioen aldaketa puntuala, Adinberri zentroa Pasaiako hirigintza-araudira egokitzearren, hori baita zentroa sortzeko proiektua abian jartzeko aurretiazko eta ezinbesteko urratsa. Izaskun Gomez alkateak oso positibotzat jo du "Pasaiarentzat garrantzi handikoa den proiektu batek talde guztien adostasuna lortu izana".
Onarpen horrek Adinberri zentroaren eraikuntzaren hasiera eta Hopitalillo eremuko lurpeko aparkaleku berriaren obren hasiera markatzen du. Izaskun Gomezek honakoa adierazi du: “proiektuak 400 lanpostu baino gehiago sortuko ditu (110 zuzenekoak eta 300 zeharkakoak); Trintxerpeko eremu horretan aparkalekuaren arazoa nabarmen hobetuko du, Hospitalilloko lurpeko aparkalekuari esker; eta eragin erabakigarria izango du eremu osoko hiri-berrikuntzarako, pasaitar guztien onurarako.”
Adinberri Gipuzkoako proiektu estrategikoetako bat da, adinekoentzako arreta-zentro gisa, eta arau subsidiarioen aldaketa horrekin Pasaian izango du egoitza. Adinberri zentroa eraikitzeak Hospitalilloko lurpeko aparkaleku berria eraikitzea dakar berekin, eremu osoan aparkatzea hobetzen lagunduko duena. Adinberri zentroak adinekoentzako egoitza bat (120 plazakoa), tutoretzapeko 25 apartamentu eta proiektu berritzaileak eta ikerketa garatzeko unitate bat izango ditu. Izaskun Gomezek honako hau adierazi du: “Arauen aldaketa onartzea Pasaiaren etorkizunaren aldeko apustua egitea da.”