Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/05

Abenduaren 6an ateak zabalik izango dituzte lau barrutietako alkateordeek, baina 20an ezinezkoa izango da

Pasaiako Udaleko lau alkateordeek aurrez aurreko ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute abenduaren 6an, asteazkena. Hala, Aintzane Taberna Ezkurra (Donibanen), Miguel Mari Torrea Etxabe (San Pedron), Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpen) eta Mikel Garcia Peñil (Antxon) dagokien barrutiko egoitzan izango dira, ateak zabalik, datorren astean.

Lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Abenduaren 6a Espainiar Estatuaren konstituzioa bozkatu zeneko eguna da, eta Udal Gobernuak ez du jaiegunik ospatuko. Aitzitik, hilero bezala eskainiko du zerbitzua.

Abenduaren 20an, aldiz (hileko hirugarren asteazkena eta, beraz, alkateordetza zerbitzu eguna), ez da aurrez aurreko zerbitzurik izango. Egun horretan ezohiko udalbatzarra izango denez, eta bi jardueren ordutegiak bat datozenez, ezin izango dira gauzatu bizilagunekin aurreikusiriko bilerak.

Alkateordetzei urtarrilean berrekingo zaie. Hilabete horretan saio bakar bat egingo dute, 17an, asteazkena.

Edonola ere, alkateordeek gogorarazi dute posta elektroniko bidez nahiz telefonoz jar daitezkeela pasaitarrak haiekin harremanetan urgentziarik balute. Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzuetara bertaratzeko ez da beharrezkoa izango hitzordua aurrez hartzea, nahikoa izango da aipaturiko ordutegian dagokion aretora gerturatzea.

Harremanetarako

  • Donibane: 943 00 43 44, donibane@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Arizabalo Jauregia, Donibane kalea 19.
  • San Pedro: 943 39 93 48, spedro@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: San Pedroko Alkateordetzan, Herriko plaza 3.
  • Trintxerpe: 943 00 43 04, trintxerpe@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Trintxerpeko Alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
  • Antxo: 943 24 85 10, antxo@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.