Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/13
A25, Pasaia indarkeria matxistaren kontra. 2024ko programazioa
Azaroaren 13tik abenduaren 4a arte
Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Pasaian egitarau zabala antolatu da, mobilizazioak eta jarduerak barne.
AZAROAK 13
Lehenengo jarduera azaroaren 13rako aurreikusi da: mahai-ingurua Giza Eskubideen nazioarteko defendatzaileekin, Herri Babesarearen VI. Foro Ibiltariaren barnean antolatua. Pasaiako Udalak duela gutxi bat egin du Herri Babesarea ekimenarekin. Nazioarteko hiru aktibistek udalerria bisitatuko dute, eta herritar guztiei irekitako topaketa honek aukera emango du haien proiektuak hobeto ezagutzeko, aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ulertzeko (haien jatorrizko herrialdeetan indarkeria matxistaren errealitateari arreta berezia eskainiz), eta bertako elkartegintzarekin eta tokiko mugimendu feministarekin elkarrizketa bat izateko. Haien izenak hauek dira: Amaranta Margarita Portillo Peña (El Salvador, "Las Mélidas"), Diana Carolina Maradiaga Amador (Honduras, Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionala) eta Yussi (fikziozko nortasuna, ekintzaile palestinarra).
Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 17:00etan, sarrera librearekin, lekua bete arte. Mahai-ingurua gaztelaniaz izango da, eta gonbidatuen segurtasuna bermatzeko neurri bereziak proposatuko dira.
AZAROAK 19
Azaroaren 19an hitzaldi/tailerra antolatu da Donibanen, hori ere guztientzako irekia, izenburu hau duena: “Indarkeria matxista, bikotearen eskematik haratago: familia barruko indarkeria”. Jarduera horren helburua da errealitate horren ikuspegia zabaltzea, kontzientzia hartzea beste indarkeria matxista mota batzuk detektatu eta lagundu ahal izateko, oraindik ere askotan lotsaz eta beldurrez bizitzen baitira.
Hitzordua Donibaneko Kulturguneko Topagune aretoan izango da, eta hitzaldia/tailerra euskaraz emango da.
AZAROAK 20 ETA 27
Azaroaren 20an eta 27an "A25: Ez gaituzte isilduko" tailerra egingo da, Jabetze Eskolaren udazkeneko programaren barruan. Parte-hartzaileek indarkeria matxistaren aurkako leloak, esaldiak eta abestiak bildu, eguneratu eta asmatuko dituzte. Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa musika-prestakuntzarik edo musika-trebetasunik izatea.
San Pedroko Alkateordetzan izango da, 17:00etatik 19:00etara, eta jarduera elebiduna izango da. Sarrera librea izango da lekua bete arte, baina lehentasuna emango zaie Jabetze Eskolaren bidez izena eman zuten emakumeei.
AZAROAK 24
Azaroaren 24an, ohi bezala, "Ni una menos" errezitaldi poetiko-musikatua izango da, Mmar Estévez / Arteliburu 21ek antolatua, Topaketaren laguntzarekin. 12:30ean izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan, gaztelaniaz, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
AZAROAK 25, Mugimendu feministaren deialdiak
Aurreko asteburuan eta azaroaren 25ean bertan, Pasaiako mugimendu feministak deialdi ugari egin ditu. Esaterako, azaroaren 22an, ostirala, Bekoz Beko elkarteak "Nerabezaroa, gazteria eta indarkeria matxista" hitzaldia antolatu du elkartearen Antxoko lokalean (Elokaldetodas, Zumalakarregi 7), dohainik, eta gaztelaniaz izango da.
Egun horretan bertan, Gipuzkoa Feminista elkarteak indarkeria matxistaren biktimei Omenaldia deitu du Trintxerpen, 20:30etan Gernika plazan.
Hilaren 25ean barrutietan mobilizatzeko deia egin da. Donibanen, 19:00etan hil-kanpaiak joko dituzte eta kotxe-karabana bat ibiliko da kaleetan barrena aldarrikapenak egiten. Antxon elkarretaratzea egingo da 19:30ean Biteri plazan, Bekoz Bekekok deituta. Eta Trintxerpen, ordu berean, Gernika plazan, Pasaiako mugimendu feministak deituta.
ABENDUAK 4
Azkenik, abenduaren 4an, programari amaiera emateko, hainbat jatorritako emakumeentzako topagunearen Kultur Arteko Elkarrizketak ekimenaren saioa izango da, izenburu honekin: "Generoa, arraza eta klasea: ikuspegi dekoloniala emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpenean". Jarduera edozein jatorritako pasaitar guztiei irekia izango da, migrazio-esperientzia bizi izan dutenentzat eta baita bizi ez dutenentzat ere.
Topaketa Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 17:00etan, eta gaztelaniaz dinamizatuko da.
Mobilizazio-deialdiekin bat egitera eta proposatutako jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue Berdintasun Arlora:
berdintasuna@pasaia.net / 943344034 (911)